Euskadi Irratia. (des)aGertu!

Euskadi 1, Euskadi 2…. Datorren denboraldiko Eusko Irratiko emisoren izenburuak “Euskadi -79” izan beharko luke. Bai, badakigu: (bakarrik) 30 lanpostu gutxiago dira, baina 79 profesionalentzat ezinezkoa izango da azken bi urte hauek ahaztea. Hau da, 2014… 2015… administrazioak euren karrera profesionalarekin bukatzea, murrizketak aplikatu… eta -lotsagarriena- gure hizkuntzaren etorkizuna argudiatzea erabaki zuen urte parea.

Euskararen aldeko apustua egiten dute, defendatzen dute EITBko buruek. Ziur al zaudete? Bene-benetan? Hori da apustua? Bai? Eta Radio Euskadiko langileei begiratzen digute: “zuek, langile elebakarrak, euskaldundu nahi izan ez duzuenak, euskararen kontra zaudetenak”. Beraz, arazoa da Radio Euskadiko langileak ez direla euskaldunak, eta langile euskaldunak baino ez direla egon behar Eusko Irratian.

…eta orduan… langile ez-euskaldunak botatzea bazen kontua… zergatik joan dira, beno, zergatik bota dituzte Euskadi Irratiko langile euskaldunak?

(tik-tak… tik-tak)

mezularia704

Sinergia dela esaten dute. Behar dugula sinergia. Sinergikoak izan behar dugu. “Akabo!” murrizketak azaltzeko forma hoberik badago? Beraz, bereiz ditzagun gauzak: plantilla elebiduna izatea eta euskararen garapena EITBn gauza bat da, eta beste bat (nahastu behar ez dena) Eusko Irratiaren egoera ekonomikoa nolakoa den. Hamar eta hogei urte lanean egon diren kazetariak ez dira gai, kasu batzuetan, euskaraz lan egiteko. Eta erdaraz badakiten arren, ez dira gai gazteleraz lan egiteko, gazteleraz hitz egiten badakiten arren. Euskaragatik izan da murrizketa basati hau? Euskaraz lan egiteko gai ez zirelako bota dituzte: Aitor Elduaien, Itziar Alduntzin, Fermin Etxegoien, Onintza Segurola, Xabier Larrazabal,  Mailu Odriozola, Ainara Ortiz, Edurne Ayuso, Ander Altuna, Asier Legarda-Ereño, Josune Velez de Mendizabal… euskaragatik bota dituzte?

Euskararen alde bota dute, baita ere, Jesus Artetxe, hogei urte baino gehiago Euskadi Irratian lanean. Azken urteetan, euskara aholkulari bezala aritu da. Artetxe bota dute. Euskara aholkatzen duen inor ez dago orain. Egindako EREarekin desagertu da bere lanpostua. Bai, dena euskararen alde. Dena EITB euskalduntzeko. Bai zera!

IMG_0078

Euskadi 1Euskadi 2… Saiatu dira euskaraz eta gazteleraz aritzen diren irratiak aurkari bezala agertzen. Saiatu dira euskaraz lan egiten duten langileak, eta gazteleraz lan egiten duten langileak aurrez aurre jartzen. Baina ez. Arazoa berdina da. Elkartasuna guztientzat da. Anaiak gara borroka honetan.

 

PERTSONA GEHIAGO:

Lourdes Rial, la roca más dura de Radio Euskadi
Arantza Ruiz: rigor y perseverancia
Pando y Plaza: entre decepción… y Victoria
Teresa Yusta, elemental
Ederne Frontela: trabajar, trabajar y trabajar
Alicia San Juan, verdadera radio
Iván y Roberto, los madrugadores de Vitoria
Jagoba, espíritu deportivo
Javi y Revu, imprescindibles al otro lado del cristal
Desde Iruña: Amaia, Edurne y Haritz
Aitor Moriyón, periodista de casa
Idoia Lázaro: la vie en rose
Bitor y Leire: imprescindibles hormiguitas
La historia de Euskadi contada por Itziar Espina
Bihar arte Emma Pérez
Iratxe Martínez y María Suárez: profesionalidad y compañerismo
Celis… simplemete Iratxe
Iñaki Espiga: de Radio Euskadi de toda la vida
Mikel Ibañez: Adiós a la voz corporativa de la radio
Agur, Bego Jiménez, eta eskerrik asko

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s