Edorta Jiménez idazleak Eusko Irratiko langileei gutuna

Edorta Jiménez. Imagen vía http://eu.wikipedia.org/wiki/Edorta_Jimenez

Idazlea naizen aldetik eskerrak ematen dizkizuet, Radio Euskadin eta Euskadi Irratian etxean sentitu izan naizelako. Beti-beti. Zuzendaritza bat edo beste izan, langileen aldetik tratu ezin hobea, begirunea eta gure idazletza eta kultur zereginari buruzko zintzotasuna eta errespetua bizi izan ditudalako. Tamalgarria litzateke, galera handia, langilegoaren murrizketak egunero-egunero ematen diguzuen mami aberats-gozoari kalte egitea. Nire belarrian bizi zarete, eta bizitasuna ematen didazue. Ganbara aditzen dut, ia gauero. Autoan nabilela, zuek zaituztet lagun. Oi zelako zoriona Fermin Etxegoien musikaz aditzea. Goizekoa! Fuera de Juego kirol saioarekin bazkaltzen dut. Roge aditzen dut, sarri-sarri. Eta zer esan Pompas de papel saioaz. Hainbatetan izan naiz saio horrengatik eskerrak ematekotan. Ez dut inoiz egin. Gaur egiten dut. Ez dut beste kazetari izenik aipatuko. Nik aditzen ditudan saioetako guztiok maila erakusten duzue. Eta gizalegea, zintzotasuna eta jendearteari errespetua. Neutralogorik izaterik zuek baino ez dakit badagoen. Askoren artean lan talde ederra osatu duzue. Nire irratiak zarete. Eta maite zaituztet. Bihotzez.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s