Minientrada

El Consejo de Administración más importante para el futuro de las radios de EiTB

EUSKO IRRATIko LANGILE TALDE BATEK EITBko ADMINISTRAZIO KONTSEILUKO KIDEEI

 Euskal Herrian, 2014ko apirilaren 27an

 Datorren apirilaren 29.ean; EAJ, EH Bildu, PSE-­EE, PP, LAB, EHU, Deustuko Unibertsitatea, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia eta OCU­ren ordezkariek osatutako EiTBko Administrazio Kontseilua batuko da. Ordezkariok eztabaidatuko dituzten gaien artean bada euskal irrati publikoaren oraina eta geroan garrantzia duen puntu bat: lan eskaintza publikorako deialdia. Hasiera batean zorioneko albiste litzatekeenak plantilla murrizketa dakar bere baitan; 46 lanpostu dira eskainiko dituztenak. Baina horren aurretik, Eusko Irratian (Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Gaztea, Radio Vitoria eta EiTB Musika) bataz beste hamabi urteko esperientzia duten 79 pertsona kanporatuko dituzte.

Guk denok badakigu, jakin, egunero irratia egiteko zenbat profesional behar den; zenbat pertsona behar den informazio zorrotza eta kalitatezko entretenimendua eskaintzeko. Hau ezinbestekoa da lidergoari eusteko. Azken audientzia datuek berresten dute: egunero 450.000 entzule.

Horregatik, EiTBko langile eta gizarte honetako hiritar gisa, Administrazio Kontseiluko kide orori irmoki eskatzen diogu: erantzukizunez joka dezaten eta plantilla gutxitze honi ezezko botua eman diezaioten. Murrizketa honek kalitate beherapen argia ekarriko baitu: langile gutxiagorekin ezin da lan berbera egin. Emango duten botuak gaur egun ezagutzen dugun irrati mota hau modu atzera ezinean alda dezake. Are gehiago, ustezko erregularizazio baten izenean dagoeneko erregularizatuta dauden langile batzuen kaleratzea justifika lezakete.

Bereziki LABeko ordezkariari dei egiten diogu, Administrazio Kontseiluan langileok dugun ordezkari bakarrari, Maiatzaren Lehenaren bezperan enpleguaren alde mobilizatzeko deia luzatu digulako langileoi. Esandakoak entzun ondoren ulertzen dugu enpleguaren defentsa Euskal Herriko enpresa guztietara hedatuta dagoela, baita EiTBra ere. Hortaz, pentsatzen dugu, hau dena aintzat izango duela datorren astearteko Administrazio Kontseiluaren bileran, eta koherentziagatik EZEZKOA emango duela bozketan.

Izan zaitezte arduratsuak, plantilla murrizketari esan iezaiozue ezetz, eta abesti ezagun baten leloak dioen gisara, zaindu maite duzun hori.

 Imagen              Imagen            Imagen

COMUNICADO DE UN GRUPO DE TRABAJADORES DE EUSKO IRRATIA A LOS MIEMBROS DEL CONSEJO DE ADMINISTRACIÓN DE EITB

Euskal Herria, 27 de abril de 2014

Este martes 29 de abril, se reúne el Consejo de Administración de EiTB formado por representantes de PNV, EH Bildu, PSE-­EE, PP, LAB, EHU, Universidad de Deusto, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia y OCU. Entre los asuntos sobre los que sus integrantes debatirán, figura un punto clave para el presente y el futuro de la radio pública vasca: la aprobación de una convocatoria pública de empleo. Esto, que en principio sería una buena noticia, esconde una reducción de plantilla; se proponen 46 puestos de trabajo, pero previamente se despedirá a 79 personas que llevan 12 años de media como profesionales de los medios de Eusko Irratia (Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Gaztea, Radio Vitoria y EiTB Musika).

 Todos nosotros sabemos lo que cuesta hacer la radio diariamente, el número de profesionales que se necesita para ofrecer información veraz y entretenimiento de calidad y que pueda responder a la exigencia que supone ser una radio líder, tal y como indican los últimos datos de audiencia: 450.000 mil personas escuchan la radio pública vasca todos los días. Es por ello, que como profesionales y como parte de esta sociedad para la que trabajamos, exigimos a los miembros del Consejo de Administración, responsabilidad y un voto negativo a esta reducción de plantilla que se traducirá en una evidente merma de calidad: no se puede hacer lo mismo con menos trabajadores. Les pedimos que sean conscientes de que el voto que el martes deciden puede cambiar, de manera irreversible, el modelo actual de radio pública. Y además, puede justificar unos despidos argumentados en una supuesta regularización de trabajadores que ya han sido regularizados.

Nos dirigimos en especial al único representante de los trabajadores en el Consejo de Administración, al representante del sindicato LAB, que en vísperas del Primero de Mayo, llama a los trabajadores/as a movilizarse en defensa del empleo. Entendemos que esta defensa se refiere a todas las empresas vascas, incluida EiTB, y que por coherencia, lo tendrá en cuenta en la reunión del Consejo de Administracion del martes, y votará NO.

Sean responsables, no respalden esta reducción de plantilla y como dice el estribillo de una famosa canción, zaindu maite duzun hori.

 

 Imagen   Coletivo Despidos Eusko Irratia Kaleratzeak Kolektiboa

Anuncios

Un comentario en “El Consejo de Administración más importante para el futuro de las radios de EiTB

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s