Istorio bat

Gogoratzen ditut erredakzio zaharreko mahaiak. Denak bata bestearen gainean geundeneko garaiak. Duela hogei urtetik gora izan zen. Unibertsitatean irratiko bekadun izateko iragarkia ikusi nuen eta apuntatu nintzen. Gogoratzen ditut egunero gurasoen etxean entzuten nituen ahotsak ikusteak inpresioa egin zidala. Lankide bihurtu ziren gero. Ni bekadun nintzen. Gero kontratua eskaini zidaten. Eta apurka apurka aurrera egiten hasi nintzen. Denetarik egin nuen, albistegietan batik bat. Gero saioetan sartu nintzen. Irratian lan egitea gauza handia zen; oraindik da. Lankideak joaten ikusi dut. Batzuk, jubilatuta, beste batzuk joan ziren, bukatu zitzaien kontratoa. Bidean asko geratu ziren. Eta bakar batzuk hil egin dira. Guk ere pentsatzen genuen behin behinekoa izango zela. Behin behineko kontratuak egiten zizkiguten. Bata bestearen atzetik kateatzen ziren. Gauaren gogorra gogoratzen dut, eta asteburuko giro ona. Udan langabezira. Gero asteburua etorri zen berriro. Denbora luzean. Eta kontratu aldaketak. Merkantila. Guk ez genekien ezer zuzenbideaz. Gazteak ginen eta lan egin nahi genuen. “Legezkoa da?” galdetu genuen. Abokatuekin kontsulta ere egin genuen. Jende guztia harrituta zegoen kontratu merkantilekin. Baina ordurako haurrak jaioak ziren. Eta lan egin behar zen. Sinatu egin genuen. Urte mordoxka eman ondoren, lan ikuskaritza pasatu behar izan zuten lankide batzuk. Gure egoera berberean zeuden lankide batzuk. Beraietako zenbait epaileen aurrean pasatu ziren. Orduan jakin genuen gu besteen modukoak ginela. Langile laboralak. Egunetik egunera beste kontratu bat. Laboralak eskubide guztiekin. Oporrak pagatuak aspaldiko urteetatik hona. Merkantil gineneko garai gogorrak gogoratzen ditut: hamar ordutik gorako lan-jardunak, gabonetan hogei egun jarraian gelditu gabe, erdi gaixo lanera joan bearra kobratzeko… harrigarriak izan dira.

Hogeita lau urte orduz geroztik. Erregularizatu gintuzten arte. Eta orain esaten dute berriz erregularizatu behar digutela. Erregularizatu erregularizatuta dagoena.

Lanpostuak galduko dira. Galduko da kalitatea. Galduko da orain irratia piztu eta entzuten duguna. Guztion irratia. Guztiok ordaintzen duguna. Beste irrati bat izango da. Emaitza onak ematen ari garenean lanpostu suntsiketa? Gauzak ondo dijoazenean?

 

 

Imagen

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s